Legorretako Udalak hainbat ekintza antolatu ditu datozen egunetarako; ekitaldi guztiak Herri Antzokian izango dira: hitzaldiak, filmak, musika emanaldia… Horretaz gain, saioetara joan nahi dutenek izena eman beharko dute Balentin Kioskoan edota 626641096 telefono zenbakian. Gogoratu antzokiko gehienezko aforoa 69 pertsonakoa dela.
Hainbat saioetako sarrera ez da doakoa izango eta kioskoan ordaindu ezin dutenek, ordainketa egunean bertan antzokian egiteko aukera izango dute.