Frantziako Tourra pasatzen den errepideak lau orduz egongo dira itxita igandean
29 Ekaina 2023
Igandean, uztailaren 2an, Frantziako Tourrreko bigarren etapa Goierriko eta Tolosaldeko errepideetatik pasako da. Hori dela eta, tourrak igaroko dituen errepideak lau orduz itxita egongo dira (gutxi gora beherako ordua 11:00etatik 17:00etara izango da). Horretaz gain, antolakuntzak jakinarazi duenez, pertsona gehien bilud daitezkeen eremuetara eramaten dituen errepideak ere itxi daitezke aurreko egunetan.