Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
'Fatima' pelikularen emanaldia eta solasaldia datorren ostiralean

'Fatima' pelikularen emanaldia eta solasaldia datorren ostiralean

16 Apirila 2021

Datorren ostiralean, hilaren 23an, Fatima pelikula proiektatuko da Herri Antzokian, goizeko 10:30etan, eta, ondoren, solasaldia izango da Txelo Berrarekin. Frantzian egina da filma, eta Philippe Faucon da zuzendaria. Immigrazioa lantzen da bertan.

Udaleko Berdintasun eta Gizarte Zerbitzuen sailak elkarlanean antolatutako saioa da. Doan izango da, baina izena eman beharko da aurrez, udaletxean edo berdintasuna @ legorreta.eus helbidean.

10 30tan emanldia eta ondoren solasaldia 2