'Ez esan inori' ipuin kontaketa eskainiko da asteazken honetan
26 Otsaila 2024
Amaia Elizagoien eta Irati Celestino ipuin kontalariek umeei zuzendutako saio bat eskainiko dute asteazken honetan, otsailak 28. ‘Ez esan inori' ipuinaren kontaketa egingo da, eta 18:00etan hasiko da Legorretako Kultur Etxean. 4 eta 8 urte arteko umeentzat dago zuzenduta.