Euskara ikasteko matrikulazio kanpaina zabalik, irailaren 18a bitarte
02 Iraila 2020
Goiztiri AEK-k, Legorretako Udalak babestuta, irailaren 18a bitarte izango du zabalik 2020-2021 ikasturtean euskara ikasteko matrikulazio kanpaina. Aurtengoan, maila bereko 5 ikasle beharko dira taldea osatzeko.
Izena emateko: kultura.legorreta @ euskalnet.net / 943085050. Animatu eta ikasi euskara herrian bertan!