Etxealditik Euskaraldira, apirilaren 20tik maiatzaren 3ra
21 Apirila 2020
Etxealditik Euskaraldira egitasmoa martxan da Euskal Herrian, eta, Legorretan ere, bertan parte hartzeko deia egin nahi die Elegunea euskara elkarteak herritar guztiei:
"Bizi dugun egoera, etxealdi egoera, Euskaraldirako entrenamendu gisa baliatzea da proposamenaren asmo nagusia, eta hortik dator proposamenaren leloa ere: Etxealditik Euskaraldira!. Etxealdia, beraz, beroketa ariketak egiteko eta jokaldiak entseatzeko baliatuko dugu, entrenamenduetan egiten den bezalaxe. Gero, azaroaren 20tik abenduaren 4ra jokatuko dugun partidara sasoi betean heltzeko, eta partida hori konfiantzaz eta segurtasun handiagoarekin jokatu ahal izateko. Etxealdian prestatu eta Euskaraldian jokatu!".