Legorretako Udaleko Kultur Lan Taldeak, AISA euskara ikastaroa antolatu du, herrian bizi diren pertsonei begira.
Jarraian zehaztuta dator eskaintzen ari garen ikastaro berriaren gaineko informazioa.
IKASTAROA: Ikastaroak 60 orduko iraupena izango du eta klaseak bi orduko 30 egunetan burutuko dira.
LIBURUAK: Klasean AISA metodologia erabiliko da. AISA liburuak eta zazpi hizkuntzatan dagoen AISA Hiztegi Irudiduna erabiliko da. Liburu guztiak Udalak ordainduko ditu bere osotasunean.
MATRIKULA ETA INFORMAZIOA: Plazak mugatuak izango dira, gutxienez 6 ikasle. Matrikula 18,50 eurokoa izango da soilik. Izena emateko azken eguna irailaren 19a izango da. Izena udaletxean eman beharko da bertara joanez edo telefonoz deituz (943 084000) Adeitasunez,