Esku pilota txapelketako finalak jokatuko dira asteazken honetan, Azintzio bezperan
07 Maiatza 2024
Esku pilota txapelketa amaierara iritsi da. Maila desberdineko finalak jokatuko dira asteazken honetan, maiatzak 8, 16:00etatik aurrera plazako pilotalekuan. Finalak Azintzio jaiei hasiera emango dien txupinazoa bota baino ordu batzuk lehenago jokatuko dira.
Lehenengo finala 5. eta 6. mailako mutilen artean erabakiko da: Oroitz/Inhar-Xabier eta Oinatz-Martxel. Jarraian, maila bereko neskek neurtuko dituzte indarrak: Nimra/Araitz-Mara eta Amaia/Ashley-Anjele.
Ondoren, 3. eta 4. mailakoen txanda izango da. Alde batetik, Ugaitz-Luka eta Goritz-Anahitz bikoteen arteko finala, eta bestetik June-Oihane eta Paule-Malen bikoteena.