Dantza, kantua eta sua izango dira San Joan bezperako protagonistak
20 Ekaina 2023
Ostiralean, ekainaren 23an, San Joan bezpera izango da eta ohi bezala, afari-merienda egiteko bilduko dira herritarrak plazan 19:30etik aurrera. Ondoren, 21:00etan Irrintzi Alai dantza taldearen eta Elekun abesbatzaren emanaldiak izango dira. Amaitzean, sua piztuko da; konkretuki, bi su piztuko dira. Alde batetik, su handia egongo da eta horren ondoan beste beste bat piztuko du udalak, umeek salto egin ahal izan dezaten, eta ez da baimenduko norberak besterik pizterik. Aurreko urteetan udalak pizten duen suaren inguruan beste hainbat su txikiago piztu ohi dira eta horrek dakarren arriskua saihesteko hartu da erabakia.