Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Errepide sarearen bide segurtasuna hobetzeko dirulaguntza jaso du Legorretako Udalak

Errepide sarearen bide segurtasuna hobetzeko dirulaguntza jaso du Legorretako Udalak

28 Maiatza 2024

Legorretako Udalak 22.218,97 euroko dirulaguntza jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren bitartez. Jasotako diru honekin, errepide sarearen bide segurtasuna hobetzeko lanak burutuko dira, eta azarorako egon beharko dute gauzatuta. Herriko hiru puntutan egingo dira esku-hartzeak.

Batetik, babes hesitura egingo da 1 Errepide Nazionala kalean, zehazki Izarra parean. Lanaren kostua 8.966,10 eurokoa da, eta jaso den dirulaguntza 6.276.27 eurokoa.

Gainerako bi lanak zebra-bide semaforizatuak izango dira, 1 Errepide Nazionaleko bi puntutan. Lanaren kostu totala 22.775,28 euro izango da (11.387,64 euro bakoitzeko), eta jaso den dirulaguntza 15.942,70 eurokoa da (7.971,35 euro bakoitzeko).

Bestalde, Ibiurko zubia birgaitu egingo da, GI-4521 errepidean, Oria ibaiaren gainean. Laster aterako da lizitaziora, eta, beraz, hurrengo hilabeteetan egingo da. Gainera, N-1ean dauden zubi eta zubibideetan hobekuntza lanak egingo dira aurten. Bi lan hauetaz Gipuzkoako Foru Aldundia arduratuko da.