Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du Legorretako Udalak, UEMArekin elkarlanean

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du Legorretako Udalak, UEMArekin elkarlanean

08 Apirila 2024

Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du Legorretako Udalak, UEMA eta hainbat erakunde publikorekin elkarlanean. Euskararen aldeko hautua egitea da kanpaina honen helburu nagusia.

Gaurtik aurrera egin daiteke 2023ko errenta aitorpena, eta uztailaren 1era arte egongo da aukera. Errenta euskaraz egiten duen herritarren kopurua urtez urte gorantz ari den arren, errealitate soziolinguistikoak erakusten dituen datuetatik urrun dago oraindik, eta horretan eragin nahi dute UEMAk eta udalek, herritarrei administrazioarekin ere euskaraz aritzeko deia eginez.

Hiru modu egongo dira errenta aitorpena euskaraz aurkezteko:

Autolikidazio proposamena: jasotako proposamena onartzerakoan, telefonoz zein internet bidez, euskaraz egin nahi duzula esan, eta aurrerantzean ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.

Mekanizatua: hitzordua hartzerakoan, esan euskaraz egin nahi duzula. Horrela, aurrez aurre, telefonoz edo internet bidez izango duzun harremana euskaraz izan dezakezu. Eta sinatzeko bidaliko dizuen orria ere euskaraz jasoko duzu.

Internet bidezkoa: programaren euskarazko bertsioa jaitsi. Aholkularitzaren bat aukeratzean, adierazi euskaraz egin nahi duzula. Beste modu batean eginez gero (finantza erakunde batean, esaterako), euskaraz egitea eskatu baita ere.

Kanpainaren inguruko informazio gehiago behar izanez gero, egin klik esteka honetan.

Errenta aitorpena 2024 kartela info