Errefusarentzako eta pixoihalentzako edukiontzien sarrailak martxan jarriko dira gaurtik aurrera
22 Ekaina 2020
COVID-19aren ondorioz, martxoaren 17an errefusa, organiko eta pixoihalentzeko edukiontzien sarraila elektronikoak indargabetu ziren, baita landa-eremuetako birziklatze-guneetara eta etxoletara sartzeko ateak ere, txartelik gabe ireki ahal izateko. Pixkanaka, sarraila guztiak aktibatzen ari dira, aurreko egoerara itzultzeko. Gaur, ekainaren 22a, eta Sasieta Mankomunitateak jakinarazi duenez, errefusarentzako eta pixoihalentzako edukiontzien sarrailak aktibatuko dira eta txartela beharko da. Norbaitek txartela galdu badu, lehenbailehen 943 16 15 55 zenbakira deitzea komeni da, beste txartel bat bidaltzeko.