Energia Komunitatearen sortze prozesuaren inguruko bilera irekia egingo da asteazken honetan
27 Azaroa 2023
Legorretako Udala eta Goiener Kooperatiba elkarlanean ari dira Energia Komunitate bat sortzeko herrian. Hori dela eta, sortze prozesu horren inguruko bilera irekia egingo da asteazken honetan, azaroak 29, udaletxeko areto nagusian. 18:00etan hasiko da, eta herritar guztiak gonbidatuta daude bilerara izan dezaketen zalantzak argitzeko edo edozein ekarpen egiteko.