Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Eman izena Corpus eguneko kroserako, 'Herrikrosa.eus' webgunean

Eman izena Corpus eguneko kroserako, 'Herrikrosa.eus' webgunean

06 Ekaina 2017

Ekainaren 17an, Corpus eguneko ospakizunean izango da herri krosa, 10:30etan umeentzat eta 11:30etan helduentzat, Aldapa Haundi, Jota Kea eta Bilkoin elkarteek eta udalak antolatuta. Izena eman behar duzuenok aurrez ematera animatzen zaituztegu, Herrikrosa.eus helbidean. Gainera, izena aurrez eman eta lasterketa bukatzen duzuenon artean sari apartak zozketatuko dira:

  • 2 lagunentzako otordua Legorretako Insausti jatetxean
  • 2 lagunentzako otordua Andoaingo Golf Goiburu jatetxean
  • 3 sarrera Donostiako Aquariumerako.
  • 2 sarrera Laperla-ko zirkuiturako.

Izan ere, lan handia eskatzen du lasterketaren aurretik izen guztiak erregistratzeak, eta, aurten, Herrikrosarekin egingo dugu bai izen-ematea eta bai kronometratzea ere.

 

b2ap3_thumbnail_2017_KORPUTS-KROSSA_SARIAK.jpg

 

b2ap3_thumbnail_2017_KORPUTS-KROSSA_KARTELA.jpg