Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Elkartasun azoka egingo da igande honetan

Elkartasun azoka egingo da igande honetan

15 Abendua 2023

Urtero bezala, Legorretako Udalaren Gizarte Ongizate Sailak elkartasun azoka antolatu du. Igande honetan izango da, abenduak 17, 12:00etatik 14:00etara bitartean. Irauten duen bitartean pintxoak eta edariak eskainiko dira. Azokan biltzen den dirua Marbialgo (Haiti) eskola politeknikoarentzat izango da.

Hilabete hasieran azokarako material bilketa egin zen, eta jaso zen materiala haurrentzat zuzendutako jostailuak, jantziak, elektrogailuak eta liburuak izan ziren, besteak beste. Beraz, igande honetan mota honetako materiala egongo da salgai Legorretako elkartasun azokan.

Gogoratu ekintza hau Legorretako Gabonetarako antolatutako egutegiaren barruan doala. Ikusi hemen, edo etxeetan banatutako eskuorrietan, datozen asteetarako antolatu diren gainerako jarduerak.

elkartasun azoka 2023 kartela