Elikagai bilketa ari da egiten Aldaieta jubilatuen elkartea
28 Otsaila 2023
Elikagaiak biltzeko kanpaina bat abiatu du Aldaieta jubilatuen elkarteak. Kanpaina honekin, herriko zenbait familiari laguntzeko asmoa du elkarteak, eta herritar guztiei egin die bertan parte hartzeko gonbita.
Elikagaiak martxoaren 3ra bitarte bilduko dituzte, 18:30etatik 19:30etara, elkartearen lokalean (ez tabernan). Ordutegi horretatik kanpo ere utzi ahal izango dira elikagaiak elkartean, tabernatik barrena sartuta.