Martxoaren 8aren bueltan, ekintza ugari izango da Legorretan. Udaleko Berdintasun sailak eta mugimendu feministak bultzatuta, hilabete osoan izango dira ekintzak.
Martxoak 2: Autoestimu feministarako tailerra, adin guztietako emakumeentzat. 09:30etatik 13:30etara, kultur etxean. Emagin taldeak gidatuko du saioa. Martxoak 7: Festen hausnarketa eragileekin, Emagin taldeak gidatuta. 18:00etatik 20:00etara, udaletxean. Urtean zehar antolatzen diren ekintzetan genero ikuspuntua txertatzen ikasteko saioa. Martxoak 8: Greba feminista. Mugimendu feministak kaleratuko du laster egun osoko egitaraua. Martxoak 14: Festen hausnarketa eragileekin, Emagin taldeak gidatuta. 18:00etatik 20:00etara, udaletxean. Bigarren saioa. Martxoak 23: Maskulinitate tailerra, adin guztietako gizonentzat. 10:00etatik 13:00era, kultur etxean. Martxoak 27: Ipuin kontaketa umeentzat: Emakumeak = kontatzen Apika Clown-ekin.