Edukiontzi marroietako sarrailak aktibatuko dira astelehenetik aurrera.
28 Maiatza 2020
COVID-19 dela eta, martxoaren 17an errefusa, organiko eta pixoihalentzako edukiontzietako sarrailak eta landa eremuetan dauden birziklaguneetako eta etxoletako ateak desaktibatu ziren, txartelik gabe noiznahi ireki ahal izateko. Astelehenetik, ekainaren 1etik, aurrera edukiontzi marroien sarrailak aktibatuko dira eta txartela beharko da. Oraingoz, edukiontzi grisak eta pixoihalenak irekita jarraituko dute jakinarazi arte.
Norbaitek txartela galdu baldin badu 943 16 15 55 telefonora deitu dezake berri bat eskatzeko.
Bestalde, Sasieta Mankomunitateak Garbiguneetan konposta doan banatuko dela jakinarazi dute. Ekimen hau, Konpostaren kalitatea hobetzeko kanpainaren baitan kokatzen da. Ekainaren 1etik aurrera, beraz,Gipuzkoan gaika bildutako materia organikoarekin egindako konposta doan banatuko daUrretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneetan.