Dolu perinatalaren kontzientziazioaren aldeko eguna
15 Urria 2024
Urriaren 15a haurdunaldiko, erditze inguruko eta jaio osteko heriotzen doluaren kontzientziazioaren mundu mailako eguna da. Egun horretan, jaio baino lehen hil den haurtxoaren edo jaio eta hil den haurtxoaren eguna. Egun honekin, denbora luzez isildutako dolu perinatala ikusarazi nahi da. Hori dela eta, Legorretako Udalak bat egingo du egun horrekin, eta omenaldia egingo die kaltetutako familiei, gaur iluntzean udaletxea argiztatuz.