Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Datozen egunetan hasiko dira herriko irteera aldatzeko lanak

Datozen egunetan hasiko dira herriko irteera aldatzeko lanak

11 Ekaina 2024

Legorretako Udalak 2023an onartutako Mugikortasun Planaren barruan hainbat neurri jaso ziren oinezkoen segurtasuna hobetzeko eta ibilgailuen abiadura moteltzen saiatzeko. Hori dela eta, datozen egunetan hasiko dira udalerriko irteeran aldaketak egiteko lanak.

Orain ez bezala, Aldapa Haundiko irteeran noranzko bakarra egongo da, Tolosa aldera. Horren ondorioz, behin lanak amaituta, ezingo da Itsasondorantz jo. Norabidez aldatzeko, tren geltoki azpiko biribilgunea erabili beharko da aurrerantzean.

Bestalde, zebrabide bat egingo da aipatutako bidegurutzearen parean, oinezkoei autobus-geltokiranzko sarbidea errazteko.

Udalak barkamena eskatu nahi du aipatutako lanek sor dezaketen edozein eragozpenengatik.

Jarraian, lanak amaitutakoan bidegurutzea nola geratuko den ikus daiteke:

Aldapa Haundiko irteera berria