Datorren ostiralean, udazkeneko azken kontzertua antzokian
07 Abendua 2018
Abenduaren 14an izango da udazkeneko azken kontzertua Legorretako Herri Antzokian: EtsaiakEroak, Irkaia eta Trance taldeek joko dute, 22:30etan hasita. Sarrerak leihatilan egongo dira salgai, 5 euroan, kontzertua hasi aurretik.