Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Chris Ruest blues kantariak kontzertua emango du Legorretan

Chris Ruest blues kantariak kontzertua emango du Legorretan

03 Uztaila 2018

Austindik dator Chris Ruest blues kantaria, Estatu Batuetatik. Europan zehar bira bat ematekoa du, eta Legorretan egingo du geldialdietako bat. 

Ostiralean izango da kontzertua, hilaren 6an, iluntzeko 19:30etan. Sarrerak 5 euro balioko du, eta kontzertu aurretik egongo dira salgai, Herri Antzokian bertan.

Bandarekin etorriko da Ruest Legorretako Herri Antzokira; Donostiako Jazzaldirako beroketa paregabea izango da, beraz! Animatu!!!