Bost kontzertu, film bat eta bakarrizketa bat izango dira negu honetan Herri Antzokian
03 Urtarrila 2020
Satto elkarteak prest du negu honetarako egitaraua. Urtarriletik apirilera bitarte, bost kontzertu, film emanaldi bat eta bakarrizketa bat izango dira.
Ekitaldietarako sarrerak kioskoan jarriko dira salgai, aste bereko astelehenean. Datorren ostiralean, hilaren 10ean izango da lehena, Afrika Bibang eta bere bandaren kontzertua, hain zuzen. Kasu horretan, astelehena jaieguna izanik, asteartean jarriko dira salgai sarrerak, 5 euroan. Kontzertu egunean bertan ere erosi ahal izango dira sarrerak, saioa hasi aurretik, 7 euroan.