Boluntariotzaren Saria jaso du Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak
18 Abendua 2013
Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero banatzen ditu Boluntariotzaren Sariak. XIX. saria eman du aurten, eta, hain zuzen ere, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteari eman dio.
Berrogeita hamar urte betetzear da elkarte hori. Gipuzkoako 77 elkartek osatzen dute, eta horietan 400 boluntario ari dira lanean. Tartean da Legorretako Odol Emaileen Elkartea ere. Hain justu, elkarte horien lana goraipatu zuen saria jasotzean Sabin Urzelaik, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko lehendakariak.
Martin Garitano ahaldun nagusiaren eskutik jaso zuen Urzelaik saria, eta, hark nabarmendu zuenez, Gipuzkoako boluntariotza datuak "nabarmentzeko modukoak" dira.