Boluntario sarea osatu nahi du udalak, beharra dutenei erosketak egiteko
15 Martxoa 2020
Udaleko gizarte zerbitzuak lanean ari dira egoera zailean egon daitezkeen herritarrei laguntzeko. Horretarako, beharrezkoa da legorretar guztien lankidetza: bai informazioa emateko, bai sor daitezkeen beharrei erantzuteko. Udalak zenbaki bat jarri du laguntza sareko boluntario izateko edo beharrei buruzko informazioa emateko: 688-82 90 13.
Boluntario izan nahi baduzu:
- Idatzi honako mezu hau, Whatsapp bidez: Boluntario hitza. Izen-abizenak. Helbidea.
Laguntza eskatu nahi baduzu, edo laguntza behar lukeen norbaiten berri eman nahi baduzu:
- Idatzi edo deitu, eta jakinarazi pertsonaren izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbidea.
Eskerrik asko herritar guztioi; elkartuta errazago lortuko dugu egoera honi aurre egitea.