'Bizitza osasuntsua elikaduraren bidez' ikastaroa, 55 urtetik gorako herritarrentzat
18 Urtarrila 2022
Legorretako Udaleko Kultur sailak 'Bizitza osasuntsua elikaduraren bidez. Dietak eta sukaldaritza osasuntsua' ikastaroa antolatu du, 55 urtetik gorako herritarrentzat, Ceban-en eta Bilkoin elkartearen laguntzarekin. Ikastaroaren helburua menuak eta errezeta sorta osasuntsuak eta naturalak elaboratzea izango da. Gorputzaren pisua elikagaiak konbinatuz erregulatzea eta gaixotasunak elikaduraren bidez prebenitzea.
Bilkoin elkartean izango da ikastaroa, otsaileko astelehen eta asteazkenetan, 16:00etatik 19:00etara. 20 ordu izango dira guztira, otsailaren 2tik 23ra, eta aurrera atera ahal izateko 12 ikasle beharko dira gutxienez. Matrikula doan izango da, eta izena Kultur Etxean eman beharko da, urtarrilaren 27a baino lehen: kultura@legorreta.eus / 943-08 50 50.