Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Bizikletentzako aparkalekuak eta umeei fardela aldatzeko txokoa

Bizikletentzako aparkalekuak eta umeei fardela aldatzeko txokoa

18 Otsaila 2019

Herritarroi egunerokorako zerbitzu berriak eskaintzeko asmoz, bizikletentzako aparkalekuak jarri dira kultur etxe ondoan eta plazan. Horrez gain, udaletxe azpiko komun publikoetan umeei fardela aldatzeko txoko bat jarri da. LegorretAPP aplikazioaren bidez herritarrok egindako eskariak dira; segi, beraz, proposamenak egiten, denon artean herria egiten jarrai dezagun. Milesker!