Bizikleta parkea itxi egin da egokitzapen lanekin jarraitzeko
11 Apirila 2024
Aste Santuko eta Pazkoko oporretarako ireki ondoren, Xendapedalak bizikleta parkea itxi egin da berriro, egokitzapen lanekin jarraitzeko. Martxoa hasieran ekindako lanei jarraipena emango zaie, eta datozen asteetan amaitzea espero da. Gogoratu harrizko horma hobetu egingo dela, gainean hesi berri bat jarriz, eta mantentze lanak egingo direla. Lanak amaitzean, herritarrei jakinarazi egingo zaie.