Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
[Bideoa] Euskararen Egunean, Euskaraldiaren amaiera

[Bideoa] Euskararen Egunean, Euskaraldiaren amaiera

03 Abendua 2018

Abenduaren 3a da gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna; aurten, gainera, Euskaraldiaren amaiera ere badakar egun honek. Azaroaren 23an hasi zen, eta, 11 egunez, euskaraz hitz eginez eta entzunez ibili dira milaka eta milaka ahobizi eta belarriprest Euskal Herri osoan, bai eta Legorretan ere, jakina.

Gaur arratsaldean, 18:30etan hasita, amaiera emango zaio Euskaraldiari; argazki erraldoi bat atera ondoren, mezu bat irakurriko da, eta, gero, mokadu baten bueltan, aukera izango da nork bere esperientziak konpartitzeko.

Hona hemen Eleguneak prestatu duen bideoa. Zorionak denoi, eta bihartik aurrera ere izan gaitezen ahobizi eta belarriprest!