Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Bertso poteo feminista egingo da ostiralean

Bertso poteo feminista egingo da ostiralean

27 Otsaila 2024

Legorretako Aiuri Talde Feministak bertso poteo feminista antolatu du ostiral honetarako, martxoak 1. Herri Antzokian izango da, 18:30ean hasita.

Lau bertsolari izango dira: Maddi Aiestaran, Maialen Akizu, Maider Arregi eta Eli Pagola. Gai jartzaile lanetan Aizpea Garmendia ibiliko da.

Dohako ekitaldia bada ere, sarrera hartu beharko da udaletxean edo jubilatuenen tabernan. Horretarako azkeneko eguna osteguna izango da (otsailak 29). Saio guztian zehar jan-edana eskainiko da, garagardoak eta pintxoak.

Bertso poteoa 2024