Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Berriro ekingo zaio bolumen handiko etxeko traste zaharrak biltzeari

Berriro ekingo zaio bolumen handiko etxeko traste zaharrak biltzeari

06 Maiatza 2020

Maiatzaren 11tik aurrera, deseskalatze edo konfinamendua arintzeko 1. Fasea hastearekin batera, bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio, soilik herri bakoitzean dagoen bilketa-egutegiari jarraituz.

Egun horretatik aurrera, Urretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneetan ere honelako hondakinak jasotzen hasiko dira ondorengo ordutegian: astelehenetik ostiralera 09:00-12:30 eta 15:30-18:30 bitartean eta larunbatetan 09:00-13-00ak bitartean.

Garrantzitsua da hondakin hauek ateratzeko egutegia errespetatzea eta ondorengo arauak kontuan izatea:

  • Altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordenagailuak, telebistak…) eta tamaina handiko bestelako traste erabilezinak jasotzen dira solik.
  • Gainerako hondakinak garbigunera eraman behar dira:

- Eskonbroak eta obratako bestelako hondarrak (tarima, bainuontzi, komunontzi, baldosa, azuleju…)

- Kristalak, ispiluak, eta objektu ebakitzaileak

- Hondakin arriskutsuak (bateriak, fluoreszenteak, pinturak…).

- Gurpilak

- Egurrezko paletak

- Arropa, jostailuak eta etxebizitza nahiz garajeetako garbiketako hondarrak

Legorretako bilketa egutegia:

Hileko bigarren eta laugarren astelehen gauean: maiatzaren 11n eta 25ean, eta ekainaren 8an eta 22an. 

Arropa:

Bestelako abisurik jaso arte, arropa zaharren bilketa zerbitzurik ez dago.