Berdinen arteko gatazkak eta komunikazio eraginkorra aztergai guraso eskolako datozen hitzaldietan
12 Maiatza 2021
Ikasturtea amaitzeko, gurasoentzako bi hitzaldi izango dira maiatzean. Hilaren 19an izango da bata, asteazkenarekin, 18:00etan, udaletxean. Berdinen arteko gatazkak landuko dira bertan. Hilaren 27an izango da bestea, ostegunarekin, 18:00etan, udaletxean. Familian komunikazio eraginkorra nola lortu landuko da bigarren hitzaldi horretan.
Harremanak elkarteko psikologo Olatz Belastegik gidatuko ditu bi saioak, orain artekoak bezala.
Parte hartzeko, eman izena udaleko gizarte zerbitzuetan: gizarte @ legorreta.eus / 688- 82 90 13.