Bakq identifikazio txartela erabiltzen ikasteko ikastaroa
17 Martxoa 2021
Euskal administrazioekin telematikoki harremanetan jartzeko identifikazio elektroniko berria da BakQ. Trantsakzio telematikoetan segurtasun handia ematen du aukera honek, eta erraza da erabiltzen.
Txartel honen berri izateko, ikastaroa antolatu du udalak, eta doan izango da.
Noiz: martxoaren 23an eta 25ean, 17:00etatik 19:00etara.
Non: Aldaieta jubilatu elkartearen egoitzan.
Epea: Martxoaren 21a.
Izen-ematea: kultura @ legorreta.eus / 943-08 50 50.