Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Seme-alaben hazkuntzarako hileko laguntza berriak emango ditu Eusko Jaurlaritzak

Seme-alaben hazkuntzarako hileko laguntza berriak emango ditu Eusko Jaurlaritzak

09 Martxoa 2023

Martxoaren 1etik eska daitezke seme-alaben hazkuntzarako hileko laguntza berriak.

Laguntza berria jaso dezakezu zure ardurapean dauden seme alabengatik, bai jaiotzez, adopzioz, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioz ala tutoretzaz izan. 

Bi laguntza mota egongo dira:

  • 0-3 urte bitarteko seme-alabengatik (200 euro hilean)
  • 3-7 urte bitarteko hirugarren edo ondorengo seme-alabengatik (100 euro hilean)

Esquema todo 10

Eskaera elektronikoki/telematikoki egiteko, web helbide honetan aurkez daiteke. 

Elektronikoki/telematikoki aurkeztu ahal izateko, identifikazio elektronikoa eduki behar da. Ez daukanak udal honetan eska dezake; bertara etorri, eta momentuan egingo dizute; horretarako, helbide elektroniko bat eta telefono mugikor bat eduki behar dira.

Aurrez aurre, udaletxean aurkez daiteke eskaria, baina, elektronikoki modu errazean egin daitekeenez, udalak horretara animatzen ditu herritarrak.