Azken egunak autoestimu feministarako tailerrean izena emateko
28 Azaroa 2019
Abenduaren 7an, 09:30etatik 13:30etara, autoestimu feministarako tailerra izango da kultur etxean. Emagin elkarteak gidatuko du saioa. Parte hartu nahi duten neska gazte zein emakume helduek azaroaren 29rako eman beharko dute izena (29a barne), 943-08 52 90 telefonoan edo gizarte @ legorreta.eus helbidean.
Hauexek izango dira tailerraren helburuak:
Emakumeen artean lasai hitz egin eta konfiantza eta jabekuntzako espazioa sortzea.
Genero sisteman hezteak emakumeen autoestimuan duen eraginaz jabetzea. Pertsonala eta kolektiboa lotu, eta hortik denen biziei begirada bat botatzea.
Barne munduei begiratu eta indarguneak aktibatu eta kolektibizatzea.