Azken eguna xaboia egiten ikasteko tailerrean izena emateko
17 Abendua 2019
Gazte Piku gazte asanbladak antolatuta, abenduaren 23an izango da xaboia egiten ikasteko tailerra, 6 urtetik 14 urtera bitarteko ume eta nerabeentzat, gaztetxean (17:00etatik 18:00etara).
Aurrez izena eman behar da, ordea, eta gaur da horretarako azken eguna. Asanbladaren helbidera (gaztepikulga @ gmail.com) mezu bat bidalita eman daiteke izena. 30 kidek parte har dezakete gehienez.