'Aulki hutsak' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia, asteartean
17 Apirila 2021
Datorren asteartean, hilaren 20an, Aulki hutsakdokumentala proiektatuko da Herri Antzokian, 18:00etan, eta, ondoren, solasaldia izango da Iñaki Peña, Arrasateko ospitaleko medikuarekin. Heriotzari eta doluari buruzko dokumentala da eta profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen dira bertan.
Dokumentalak bi sari ere jaso ditu:
Cine Invisible izeneko nazioarteko zine jaialdian: euskarazko lan onenaren saria eta ikusleek emandakoa. 2014.
Badajozen egiten den Videomed izeneko Medikuntza-zinema, Osasuna eta Telemedikuntzaren nazioarteko jaialdian. 2016.
Gipuzkoako AECC Minbiziaren aurkako Elkarteak Legorretako Udalarekinelkarlanean antolatutako saioa da honakoa. Doan izango da, baina izena eman beharko da aurrez, Kultur etxean (943085050/ kultura@legorreta.eus) edo 747428260 telefono mugikorrean.