2023ko Azintzio jaietako egitaraurako zortzi azal proposamen ditugu eskura, eta herritarren botoekin erabakiko da zein aukeratu. Boto gehien jasotzen duen kartela izango da aurtengo egitarauko azala, eta parte-hartzaileen artean gazta bat zozketatuko da. Bi aukera daude botoa emateko:
Helbide honetan online, edo jubilatuen tabernan, papertxo bat betez. Herritar bakoitzak boto bat eman ahal izango du.
Apirilaren 2a izango da botoa emateko azken eguna.