2022ko Azintzio jaietako egitaraurako zortzi azal proposamen ditugu eskura, legorretarrenak guztiak, eta herritarren botoekin erabakiko da zein aukeratu. Boto gehien jasotzen duen kartela izango da aurtengo egitarauko azala, eta parte-hartzaileen artean gazta bat zozketatuko da. Bi aukera daude botoa emateko:
LegorretAPP aplikazioaren bidez, Parte Hartzea atalean sartuta, edo jubilatuen tabernan, papertxo bat betez. Herritar bakoitzak boto bat eman ahal izango du.
Apirilaren 10a izango da botoa emateko azken eguna.