Astelehenean autobusa egongo da Ezkiagaren hiletara joateko
30 Ekaina 2018
Legorretako Udalak autobusa antolatu du Patxi Ezkiaga Lasa herriko seme kutunaren hiletara joateko. Astelehenean izango da, Irungo La Sallen, arratsaldeko seietan.
Autobusa 16:30etan abiatuko da, Patxikonetik, eta hileta bukatutakoan itzuliko da. Joan nahi duenak udaletxean eman beharko du izena, astelehen goizean, 13:00 baino lehen, eta bost euro ordaindu bertan.