Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako hautesle-zerrendak ikusgai
05 Martxoa 2024
Datorren apirilaren 21ean izango diren Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak direla eta, dagoeneko ikusgai dago Legorretako hautesleen zerrenda. Martxoaren 11ra arte egongo da ikusgai udal bulegoetan 9:00etatik 13:00etara bitartean. Egun hori ere azkena izango da, halaber, akatsak atzematen dituzten edo erregistroan agertzen ez diren pertsonen zuzenketa-eskaera aurkezteko.
Kontsulta egiteko beharrezkoa izango da Nortasun Agiri Nazionala aurkeztea. Zuzenketa bat eginez gero, hautesleak berak aurkeztu eta sinatu behar du eskaera, eta NAN-aren fotokopia erantsirik eramango du.