Aldaieta elkarteak Gasteizera egingo du irteera urriaren 18an
09 Urria 2023
Legorretako Aldaieta Jubilatuen Elkarteak Gasteizera egingo du irteera urriaren 18an. Bertara joateko interesatuek izena eman beharko dute derrigorrez, eta horretarako aukera astelehen eta astearte honetan egongo da: 11:30etik 12:30era, jubilatuen elkarteko bulegoan.
Aurrez esan bezala, hilaren 18rako izango da, eta irteera ordua 9:00etan izango da. Pertsonako 30 euro ordaindu beharko da.