Alberta Iturrioz eta Ana Mari Artola, Ontziratu Zaitez kanpainako saridunak
15 Ekaina 2017
Herriko erosketetan tuperren erabilera bultzatzeko asmoz jarri zuen martxan Udalak Ontziratu Zaitez kanpaina, Kutxa Ekogunearekin elkarlanean. Arrandegira, Coviranera eta Bizira tuperrekin joaten diren bezeroek txartel bat betetzen dute, gero zozketa batean parte hartu ahal izateko. Otsailean hasita, laugarren zozketa izan da oraingoa, eta Alberta Iturrioz eta Ana Mari Artola izan dira saridunak. Denda horietan erosketa egiteko txartel bana eskuratu dute. Zorionak biei!
Erosketak egitera abiatu aurretik, hartu tuperra etxetik, hondakinik onena sortzen ez dena baita!