Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Aiuri talde feministak salgai jarri ditu Martxoaren 8ko afarirako tiketak

Aiuri talde feministak salgai jarri ditu Martxoaren 8ko afarirako tiketak

03 Martxoa 2023

Emakumeentzako afaria antolatu du Aiuri talde feministak Martxoaren 8rako, beste hainbat ekintzaren artean. 12 euro balio du afarirako tiketak, eta jada eskuragarri daude, jubilatuen tabernan.

Bilkoin elkartean izango da afaria, eta menua, hauxe: salda, entsalada eta haragi gisatua. Datorren astelehena, martxoaren 6a izango da tiketak erosteko azken eguna.