Datorren igandean, azaroaren 29an, "1917", Sam Mendes ingles zinema zuzendariaren gerra filma, eskainiko da Herri Antzokian. Pelikula, Frantziako ipar-ekialdean kokatzen da, 1917ko apirilaren 6an eta Lehen Mundu Gerrako gorabeherak kontatzen ditu. Saioa, 18:00etan hasiko da eta bertaratzen direnei hamar minutu lehenago gerturatzea eskatzen zaie. Interesatuek, Balentinen kioskoan edota kultur etxean (kultura . legorreta @ euskalnet . net) eman behar dute izena. Eta, gogoratu antzokian, filmak irauten duen bitarten, ezin dela ez jan ezta edan ere.