Gaur, ekainak 24, LGBT solasaldia izango da Herri Antzokian, 18:30etan. 18:00etarako zegoen iragarria, baina ordu erdi atzeratuko da.
Lau gonbidatu izango dira bertan: Zuriñe Rodriguez (Legorretako LGBT diagnostikoaren ikerlaria eta Sudergintza koooperatibako kidea), Joseba Gabilondo (EHGAMeko kidea), German Urteaga (Trans aktibista) eta Amets Martinez de Heredia (Ikusgune-Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiko koordinatzailea).