Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
12:00etan hasiko da San Silvestre krosa

12:00etan hasiko da San Silvestre krosa

30 Abendua 2019

Urtezahar egunez, urtero bezala, San Silvestre krosa jokatuko da Legorretan, Pikuk kirol klubak eta Aldapa Haundi, Jotakea eta Bilkoin elkarteek antolatuta.

12:00etan hasiko da krosa, txikienekin, eta segidan izango dira gainerako lasterketak. Izen-ematea doakoa izango da, lasterketa hasi aurretik, 10:45etik 11:45era bitarte. Guztira, sei proba izango dira. Beheko irudietan duzue informazio zehatza.